XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berehala prestatuko diagu armosu bikaina... Horrela esaten zian Oñatiko neska pertxenta hark.

Gogoratzen haiz?.

- Nola ez! Kafesnea berotu artean, inprimaturik eta sailkaturik zeuden Zutiken zabalketaz mintzatu gara.

Bilbo inguruan banatu behar ziren denak.

Eta, horretarako, buzoietara eraman behar genituen guk aurrenik: Santutxu, Iralabarri, Dos Caminos, Casco Viejo, Begoña, Indautxu... Txemak bazeuzkan helbide zehatzak, guk ez.

- Gaurtxe egin behar diagu hori, eta besterik ez.

Bi aste joan dituk ia-ia Eustakio garbitu zutenez geroztik.

Eta ostiralerako ekin du Txemak beste egitekorik ere badiagu.

Baina bego hori horretan gaur-gaurkoz.

Nire kotxean egin genuen zabalketa.

Tamaina desberdinetako bederatzi pardel ziren; eta Seata kargatzea bera izan zen urratsik arriskugarriena.

Zeren-eta zer ote generaman guk, gazte talde hark, pilo kubiko haietan?... Nabarmen zegoen, ene ustez.

Euria ari zuen, ordea; eta honek erraztu zituen gauzak: jendea ez baitzen espaloietan ezeri so baratzen.

Zabalketa egin ondoren, afaltzerakoan, buruz buru gertatu nintzen Maximorekin; Txemak beste nonbait lo egiten baitzuen.

Zehazki nongoa zen ez zidan esan, noski; baina bere morroi horiek alde batera eta bestera agertzen, Bermeo ingurukoa zela egingo nukeen postura.

Ohera baino lehenago, eta horrelakorik batere espero ez nuelarik, galdera bat egin zidan: - Selan Amaiagas? Ikusi dok barriro? Hitzik gabe utzi ninduen, zurturik: - Amaia? - Amaia, bai; han ezagutu geban neskia.